Aurpegiko eta gorputzeko tratamenduak

Ezagutu gure aurpegiko eta gorputzeko tratamenduak. Zure azalaren freskotasuna eta argitasuna berreskura itzazu, senti ezazu tinkotasuna eta gaztetu zaitez.

Gure metodologia

Erritmo azkarrean bizi gara, eta horregatik plazerra da unetxo hortaz gozatzea geure burua zaintzeko eta erlaxatzeko.
Eskaintzen ditugun tratamendu batzuentzat erabiltzen ditugun gailuen funtzioak azaldu nahi dizkizuegu, eta horrela hobeto ezagutuko duzue gure lan egiteko modua.

Elektro-estimulazioak energia garraiatzen laguntzen du, eta gure gorputzak biltzen dituen toxinak, ura eta hondakinak mugiarazten ditu. Ehuna tonifikatu eta birsortzen laguntzen du.

Ultrasoinuak zelulitisa tratatzeko egokiak dira, eta kabinan egiten dugun edozein tratamenduren emaitza azkartu egiten dute.

Bentosek arteriak eta zainak dilatatzen dituzte larruazalean, odolaren zirkulazioa aktibatzen dute, larruazalaren tenperatura igo eta metabolismoa bizkortzen dute. Larruazaleko arnasketa indartzen dute eta larruazala elikatzen laguntzen dute. Teknika honekin zirkulazioaren oztopoak eta hantura-prozesuak ezabatzen ditugu.

Sistema horiek eskuzko lanarekin batera erabiltzen dira, pertsona bakoitzaren beharren arabera; horrela, zerbitzu bakoitza esklusibo eta pertsonalizatua izan dadin lortzen dugu.

Christina eta Pirocheko produktuekin lan egiten dugu, kalitate handiko tratamenduak eskaintzeko.

Zure azalerako zainketa

Gorputzeko peelinga

Gorputzeko peelinga larruazaleko zelula hilak ezabatzen dituen tratamendua da. Odol-fluxua hobetzen laguntzen du, larruazala garbitu eta oxigenatuz. Peeling bat egin ondoren azal leuna, hidratatua eta erabat garbia nabarituko duzu.

Algak gorputzerako

Itsas algak elixirak dira, eta substantzia mineralak, oligoelementuak eta bitaminak dituzte. Larruazalari hidratazioa ematen diote, metabolismoa aktibatzen dute, gorputza purifikatu eta drainatzen dute. Piroche Cosmétiques bilgarrien sekretua da Bretainiako alga finen konposizioa eta buztin zuria, ongizatea eta edertasuna ematen diotenak azalari, eta oinarrizko olioen nahasketen ekintzarekin konbinatuta, gorputzari eta adimenari biziki eragiten diote.

Tendino muskularra drainatzea

Piroche teknika honek toxinak mobilizatzeko aukera ematen digu eta korapilatzeak garbitzeko, gure gorputzak zeharkatzen dituen hainbat meridianotan, hondakinak garraiatuz eta ezabatuz, zirkulazio benoso eta linfatikoaren bidez.

Kiromasajea

Gorputz-masaje lasaiaz gozatu nahi baduzu, hau da zure tratamendua. Kiromasajea eskuekin presio mekanikoa egitean datza, eta ehun bigunak erlaxatzeko, estimulatzeko edo deskonektatzeko erabiltzen da.

Aurpegiko tratamenduak

Azido hialuronikoaren tratamenduetatik hasita zeta-zuntzez egindako tratamenduetara, larruazalean uraren oreka babesten eta erregulatzen duena, zeinaren proteinek kolagenoaren berezko matrizea bainatzen eta indartzen duten, eta berehalako lifting efektua lortzen dute.

Christina Cosmaceuticals-ek tratamendu espezifikoak eskaintzen dizkigu larruazal motaren eta bakoitzaren beharren arabera, zelulen errendimendua hobetuz berehalako erantzun, ikusgarri eta iraunkortasun maila lortzeko. Aurpegiko tratamenduek oxigenatu egiten dute, detoxifikatzen, energiaz kargatzen, arintzen, konpontzen, argitzen eta harmonizatzen dituzte larruazalaren funtzioak.

Prezioak

MANIKURA

  30 minutu – Ordubete.

18,50 € – 36,75 €

PEDIKURA

  30 minutu – Ordubete.

30,60 € – 47,25€

AURPEGI TRATAMENDUAK

  30 minutu – Ordu eta erdi.

40 € – 65 €

GORPUTZ TRATAMENDUAK

  30 minutu – Ordu eta erdi.

40 € – 80 €

BETILEAK TINDATZEA ETA KIZKURTZEA

  Ordubete.

51,70 €

MAKILLAJEA

  30 minutu – Ordubete.

33 €

DEPILAZIOA

  30 minutu. – Ordubete.

Kontsultatu

MIKRO-PIGMENTAZIOA

   Ordu eta erdi – 2 ordu.

Kontsultatu

*Prezio eta denborak zerbitzuaren arabera aldatu daitezke.

Kontaktuan jarri

    Makillajea

    Manikura eta pedikura

    Depilazioa

    Betileak tindatzea eta kizkurtzea

    Mikropigmentazioa