Depilazioa
Kito aldi baterako aurpegiko eta gorputzeko ileei eta senti ezazu zure larruazalaren leuntasuna urte osoan.
Agur, ileak
Nahiz eta gorputz-ilea naturala izan, gehienetan gure gorputza ilerik gabe ikusi nahi izaten dugu. Arrazoi genetiko edo hormonalengatik, pertsona batzuek beste batzuek baino gehiago izaten dituzte.Gizonei dagokienez, besape, bular edo bular eta bizkarreko zonaldeetan ile gehiegi izateak gehiegizko izerditzea ekar dezake eta hori ez da batere atsegina. Running-a edo txirrindularitza bezalako kiroletan sarritan izaten dira erredurak, marruskadurak edo zauri txikiek eraginak. Kasu horietan, hanketan ile gehiegi izatea oztopo bihur dakiguke sendaketak egiteko orduan, eta infekzioak izateko arriskua handitzen da.
Beraz, depilazioa ez da gai estetiko hutsa, higienerako ere mesedegarria da, ileak mikroorganismoak eta bestelako zikinkeriak metatzen baititu.
Argizarizko depilazioa mende luzez erabili izan da eta gaur egun oraindik asko erabiltzen den teknika da. Errotik erauzten du ilea, eta 2 eta 4 aste bitartean ilerik ez izatea bermatzen du. Eragingarria da ile mota guztietan, lodia, fina, iluna edo argia izan.
Gure kabinan, bi argizari-motarekin lan egiten dugu, larruazala ahalik eta gehien zaintzeko.
Azuleno argizaria osagai naturalekin egindako fusio baxuko argizari beroa da, eta larruazal sentikorrentzat edo erreaktiboentzat aholkatzen da, ilera itsasten baita eta ez larruazalera.
Beste alde batetik, Arganeko olioz osaturiko argizari epela eskaintzen dugu, larruazala ahalik eta gehien zaintzen duena. Roll-on batekin aplikatzen da eta banda batzuen laguntzarekin kentzen da. Sistema azkarra eta garbia da, akabera leun eta perfektua ematen duena.

Prezioak
MANIKURA |
30 minutu – Ordubete. |
18,50 € – 36,75 € |
PEDIKURA |
30 minutu – Ordubete. |
30,60 € – 47,25€ |
AURPEGI TRATAMENDUAK |
30 minutu – Ordu eta erdi. |
40 € – 65 € |
GORPUTZ TRATAMENDUAK |
30 minutu – Ordu eta erdi. |
40 € – 80 € |
BETILEAK TINDATZEA ETA KIZKURTZEA |
Ordubete. |
51,70 € |
MAKILLAJEA |
30 minutu – Ordubete. |
33 € |
DEPILAZIOA |
30 minutu. – Ordubete. |
Kontsultatu |
MIKRO-PIGMENTAZIOA |
Ordu eta erdi – 2 ordu. |
Kontsultatu |
*Prezio eta denborak zerbitzuaren arabera aldatu daitezke.