Manikura eta pedikura
Egunero erakuts itzazu, keinu bakoitzean, pauso bakoitzean! Zure eskuak eta oinak zaintzea ez da udako kontua bakarrik.
Ametsetako azkazalak
Irudia eta estiloa nagusi diren aroan, eskuak eta oinak zaintzeak garrantzi handia hartu du gizonezko zein emakumezkoengan. Ez gara ari bakarrik tratamendu estetikoa egiten, zerbitzu hau maiztasunez egitea lagungarri da higieneari eta osasunari eusteko.Azkazalek hamaika aukera eskaintzen dizkigute, luzeraren, formaren edo kolorearen arabera, eta, horregatik, manikura perfektua aukeratzea gustu kontua da.
OPIn eta CNDn konfiantza jarrita, Esther ile-apaindegian, zure larruazala eta azazkalak zaintzen ditugu, eta egoera txarrean azazkalak berreskuratzeko tratamendu desberdinak egiten ditugu. Lortu ezazu Vinylux-ekin akabera perfektua; denborari erronka jotzen dion esmaltea! Esmalte profesional honek astebete irauten du bere horretan. Azazkalak erabat lehor izango dituzu 8 minutuan.
Iraunkortasun handiagoa lortzeko, Shellac esmalte erdiraunkorra daukagu. Esmalte bat bezala aplikatzen da eta gel batek bezala irauten du, 14 egunez distira ezin hobea mantentzen du. Ez du Toluenorik, ez formaldehidoen erretxinarik. UV lanparan ontzen da, lehortzeko denboraren beharrik gabe.
Kontaktuan jarri
Error: Contact form not found.