Galdera
Egia al da ile zikinarekin tindagaia hobeto itxasten dela?
ErantzunaEz zehazki. Kontua da garbitu berria den larruazala, edozein tratamendu kimikoren aurrean, babesik gabe dagoela, eta errazago narritatu daitekeela; beraz, hobe da gutxienez egun bat itxarotea larruazalak berezko emultsio babeslea sor dezan. Tindagaiak, ordea, efektu bera egingo du, ilea garbituta izan edo ez.
G
Plantxak asko erabiltzeak ilea hondatzen du?
EBai, baina gauza bera gertatzen da lehorgailua gehiegi erabiltzen baduzu. Ilea tenperatura altuetan etengabe jartzen bada, apurtzera ere irits daiteke. Lehenik eta behin, ezinbestekoa da produktu termobabeslea erabiltzea, eta, bigarrena, kalitate oneko plantxak erabiltzea da. Zure estilistak nola egin aholkatuko dizu.
G
Zer egin behar dut lehenbizi, koloreak edo keratina-tratamendua?
EKontuan izan behar da tratamendu honek kolorea hartzen duela, eta, beraz, egokiena tratamendua egitea izango litzateke, eta gutxienez 3 egun igaro ondoren, kolorea egin ahal izango zenuke.
G
Zenbat denboratik behin komeni da ilea moztea?
EIlearen kalitatearen arabera maiztasun bat do bestea izan daiteke. Ilea hilean 1cm edo gutxiago hazten da; beraz, egokiena 3 edo 4 hilabetero puntak gutxienez 1 cm murriztea da, batez ere, ile finen kasuan, puntak errazago hausten dira eta. Horrela, indartsuago edukiko dugu.
G
Txarra al da lehorrean jartzen diren xanpuak erabiltzea?
EEra hontako xanpuak gehiegi erabiltzea da txarra dena. Xanpu lehorra irtenbide azkar eta erraza da gure ileari garbi itxura emateko, larruazalaren gantza xurgatzen baitu; eta konponbide azkar eta erraza bizio bihur liteke batzuetan, baina kontuz! Ez da xanpu likidoaren ordezko bat, eta larruazalean behin eta berriz emateak folikulo piloa oztopa lezake eta transpirazioa galerazi. Beraz, egunero ez erabiltzea gomendatzen dizuegu.

Baduzu zalantzarik? Galdetu lasai!

Ez ibili zalantzan eta jarri lasai harremanetan gurekin. Zer zerbitzu ematen ditugun eta zer produkturekin lan egiten dugun azalduko dizuegu.

Error: Contact form not found.