Looka aldatzea edo berritzean pentsatzen ari bazara, aukera onena izan daiteke. Gaur egun, hainbat ekimen daude minbizia duten pertsonei ilea emateko, eta hori ikusgarri egiteko; beraz, itxura aparta izateaz gain, beste pertsona batzuei lagunduko diezu.
Ausartu zaitez!
Ilea ematea oso erraza da!
Esther ile-apaindegian Mechones Solidariosekin lankidetzan aritzen gara minbiziaren aurkako borrokan, zure trentzak mozten eta biltzen, ileorde solidarioak egiteko. Zure ilearen 30 cm irribarre handia izan daitezke!
Ilea emateko baldintzak:
Gutxieneko luzera 20cm-koa izango da 12 urtetik beherakoentzat eta 30cm-koa 13 urtetik gora dutenentzat
Mozketa solidarioa, prezio solidarioa
Ile-apaindegi solidario batean ilea emateak esan nahi du mozteagatik 10 € baino ez duzula ordainduko. Gu arduratzen gara ilea mozteaz eta Mechones Solidarios-era bidaltzeaz, mozketa berri eta polita egiteaz gain.
Zure ilea hazi egiten da, beraiena ez.
Minbiziaren aurkako tratamenduak erasokorrak dira, eta, horren ondorioz, paziente askok ilea galtzen dute. Zure ilea Mechones Solidariosi ematen diozunean, baliabiderik ez duten eta prozesu horretan aurkitzen diren pertsonei ematen dizkiezu kalitateko ileordeak doan.
Pozik sentituko zara.
Zure ilea emanez gero, eskuzabaltasun-ekintza handia egiten ari zara. Ez zara ondo sentituko soilik zure irudi aldaketagatik, baita ere egoera zail bati aurre egiten ari zaion pertsona bati lagunduko diozulako.
Jende askori lagunduko diozu
Mechones Solidarios irabazi asmorik gabeko elkartea da, ekitaldi eta mikrodonazioetan bildutako funtsen bidez finantzatua. Pertsona behartsuei prestakuntza eskaintzen die, ileordeak ordainduta egin ahal izateko eta, horrela, laguntza-zirkulua ixteko.
Bloga&Berritasunak
AZKEN JOEREN INGURUKO IKASTAROA Madrildik iritsi berri gara Sassoonen eskutik ikastaroa jaso ostean, beti bezala…
ZER GERTATZEN ZAIO NERE ILEARI? Egun batetik bestera ilea arraro somatzen dezu. ohikoa baina gehiago…