Orrazkerak eta bildutakoak

Orrazkera sinple eta naturalak gustatzen zaizkigu. Zure aurpegiaren ezaugarri eta nortasunean inspiratutako estiloa bilatzen dugu, dena harmonian egon dadin. Galdetu gaitzazu ezkontza, bestelako festa, ezkongai edo gonbidatuentzako ditugun zerbitzu berezietaz!

INFO GEHIAGO

Kolorea

Sassoonek ileari kolore bizia, distiratsua eta isatsa emateko aukera eskaintzen digu. Gure lana urtaroz urtaro teknika berriekin aberasten dugu, kolore esklusiboa eta erabat pertsonalizatua eskaintzeko jarraitzeko. Era guztietako metxak, argiak eta fantasiazko koloreak lantzen ditugu baita ere.

INFO GEHIAGO

Moztea

Sassoon ABC teknikan oinarrituta, formak, testurak, marrak eta, batez ere, erosotasuna eta estiloa sortzen ditugu, beti ere azken tendentziak eta zure ile motetara eta ezaugarrietara egokituz.

INFO GEHIAGO

Tratamenduak

Proteina eta hidratazio tratamenduak, C bitamina, azido hialuronikoa, ile arazoei irtenbidea emateko ongai organikoak, ilea galerarako tratamenduak eta abar eskaintzen ditugu. Ilea osasuntsu eta soltea izateko behar duzun guztia zure eskura!

INFO GEHIAGO

Lisatze eta moldeatzeak

Gaur egun orrazkera errazten duten zerbitzu ugari ditugu eskura,
definitzen gaituen edo guretzako erosoagoa den ehundura edo kizkurra aukeratzeko. Ile lisoa, kizkurra edo uhinekin eramatea erabakitzea modaren edo norberaren gustuaren kontua da, eta ilea hazten den neurrian,
hilabete batzuetan zure egoera naturala berreskura dezakezu.

INFO GEHIAGO

Ile luzapenak eta rastak

Keratinazko ile naturalen luzapenak jarri eta kentzen ditugu,
ileari luzera eta lodiera emateko 6 hilabetez, edo nahiago baduzu,
gortina motakoak baditugu,
bakarrik aukeratzen dituzun aldietan erabili ahal izateko.
Ile gustiko rastak ala solteak egiten ditugu baita ere.

INFO GEHIAGO

Opari Txartela

Inoiz huts egiten ez duen oparia

Opari berezi bat eginez bete-betean asmatu nahi duzu? Edertasuna eta mimoak oparitzea aukera egokia izango da. Opari-txartelak eskaintzen ditugu. Kontsultatu gure zerbitzuak eta egokitu itzazu txartelak. Zalantzarik baduzu, aholkuak emango dizkizugu opari bikaina egiteko.
Eman begiratu bat gure proposamenei:

  • Moztea, koloreztatzea eta orraztea.
  • Aurpegi-tratamendua eta orraztea.
  • Ile-larruko tratamendua, 15 minutuko garezur-masajea barne, eta orraztea.
  • Manikura eta pedikura erdiiraunkorrak.