Kolorea
Ongi etorri kolorearen gure unibertsora. Koloreztatzearen mundua etengabe aldatzen ari da. Moda eta teknologia alorretan urrats handiak egiten dira etengabe, produktu eta teknika berria eta berritzaileak sortuz.
Ilea tindatzea edo koloreztatzea
Esther ile-apaindegian arreta berezia eskaintzen diogu zure ilea zaintzeari eta ilearen kalitateari. Hori dela eta, lan prestigio handiko markekin eta kalitate goreneko produktuekin egiten dugu lan. Garrantzitsua da aurrez ilearen egoera aztertzea; bezeroarekin hitz egitea, nahi duzuna entzutea eta lortu nahi dugun kolore horretara iristeko biderik onena zein den ongi azaltzea. Badira pertsona batzuk bizi osoan tonu bertsua eramatea erabakitzen dutenak, beste batzuek ordea, eskura dauden kolore guztiak probatu nahi dituzte. Azken batean, kolorerik onena, gustura, eroso eta zu zeu sentiarazten zaituena da.
Ilea tindatzea edo koloreztatzea.
Sassoon koloratzea
Sassoonen koloratzaileek, ile-koloratze biziak, distiratsuak eta irisatuak ematen dituzte sustraitik puntaraino. Sassoonen formulek argia ilean islatzea eta itxura naturala izatea ahalbidetzen dute. Gainera, Tindagaien krema-gel testurak aplikazio eta zehaztasun hobea errazten du. “Intensitone” aukera zabala dugu, pertsona bakoitzarentzat bakarra izango den kolorea pertsonalizatzeko aukera ematen duena.
Sassoonek kalitate handiko ile-horia tonuak sortzeko aukera ematen digu, islada kristalino eta argiekiak izango dituzten ile-horiak sortuz. Zure ileari argitasuna, mugimendua eta sakontasuna ematea lortuko dugu. Gaur egun, metxak oso joeran dira, bai Kaliforniarrak, bai Babylight, bai Balayage, bai Sunkiss edotadistira klasikokoak. Teknika eta tonu desberdinak erabiltzen ditugu zure estilora gehien egokitzen den efektua sortzeko.
Cellophanes Colour shine, Sebastian
Colour Shine koloratzea distira indartzeko tratamendua da, zeharrargi kolorekoa. Ileari amoniakorik gabeko kolorazio erdi iraunkorra ematen dio, alkoholik eta peroxidorik gabe. Argia islatzeko ile bakoitzaren ahalmena areagotzeaz gain, Cellophanesek ilea sendotu, ilearen hidratazioaren berezko oreka mantendu eta UV izpien aurrean babesa eskaintzen du. Kolore distiratsu eta zeharrargiko ile batek ile osasuntsu eta garbiago bat ere esan nahi du. Azken berniz efektua da, ile guztiek eskertzen dutena. Nabarituko duzu eta gustatuko zaizu!
Goldwell-eko Elumen koloratzea
Elumen koloratzea iraunkorra da, oxidaziorik eta amoniakorik gabe kolore oso distiratsu eta biziak eskaintzen dituena. Elumen pigmentuak fisikoki erakarriak dira (iman efektua) ilearen barrualdera eta han irmotasunez finkatzen dira. Horrela, aparteko iraunkortasuna ematen digutelarik. Ilearen eremu porotsuek argia lausotzen dute, ilea itzali dadin. Elumenek, efektu konpontzailearekin, ilearen egitura betetzen du eta argia perfektuki islatzen du, diamante hutsa bezala, distira distiratsua lortuz. Goldwell-en Elumen kolorazioa fantasiazko kolore biziak lortzeko irtenbide bikaina da. Koloreak bizirik irauten du, 10 aldiz garbitu ondoren ere.