Ile-luzapenak eta rastak

Ausart zaitez looka aldatzen, bolumena edo luzera ileari gehituz. Izan zaitez apurtzailea eta egin itzazu rasta batzuk.

Era guztietako ile-luzapenak eta rastak

Ez duzu urte luzez itxaron behar ile luze eta ugaria lortzeko, luzapenetan dago zure konponbidea.

Gurean ile naturalez eginiko luzapenak bakarrik erabiltzen ditugu, behar bezala zainduak; horrela modu seguruan lan egiteko aukera ematen digute, kolore- edo forma-aldaketak eginez. Horrela, zure ilea denbora luzez mantenduko duzu eta zure irudi-aldaketetara egokitu ahal izango duzu.

Rasten kasuan, zure ilea korapilatuz egiten ditugu, eta kontuan izan beharko duzu luzera pixka bat galduko duzula prozesu honekin.

Ile-luzapen naturalak

Keratinazko luzapenak

Zure ileari bolumena eta luzera eman nahi diozunean, GREAT LENGTHS keratinazko ile-luzapenak irtenbide ona dira. Sustraitik gertu, ile naturaleko metxoi txiki batzuk sartzen dira gure adatsean keratina-betile baten bidez. Sistema hau oso diskretua da, eta aukera ematen du ilea banaka mugitzeko, edozein orrazkera erraztuz. Ilea hazi egiten denez, 6 hilabete baino gehiagoz ez eramatea gomendatzen da. Profesional batek jarri eta erretiratu behar ditu luzapen-mota hauek. Kolore-gama zabala dugu, zure egungo tonura egokitzeko.

Klip ile-luzapenak

Une jakin batzuetan, beste aukera bat dira gortina ile-luzapenak. Ile naturalen tirak dira, ilearen sustraiari gantxo batzuen bidez lotzen zaizkienak. Erraz jarri eta kendu daitezke. Kolore-gama zabala dugu, zure egungo tonura egokitzeko.

Rastak

Rastak edo ile-sorta korapilatuak berez rastafarienak dira, baina gaur egun hiriko edozein tributara zabalduta daude. Mitoak hautsi nahi ditugu, eta esan nahi dizuegu zaindutako rastak ez direla ez zikinak, ezta usain txarrekoak ere; zure buruko larruazala maiz garbitu eta zaindu ahal izango duzu. Dotore mantentzeko, gutxi gorabehera hilean behin egin behar da mantentze-lana, sustraien hazkuntza eta sor litezkeen iletxoak pixka bat ukitzeko. Rastak buru guztian egitea prozesu neketsua da, eta, beraz, ordu batzuk beharko ditugu, eta batzuetan, prozesua hainbat egunetan zatituko dugu.

Prezioak

ORRAZKERA

  Ordu 1

20,80 € – 25 €

MOZKETA

   30 min. – Ordu 1

27,50 € – 33 €

UMEENTZAKO MOZKETA

   30 min.

12 € – 35 €

KOLOREA

   15 min. – 2 ordu

31,80 € – 37,80 €

BERNIZ DISTIRATSUA

   30 min.

18,70 € – 41,80 €

TRATAMENDUAK

   5 min. – 20 min.

8 € – 35 €

METXAK

   30 min. – 2 ordu

35 € – 70 €

LISATZEAK eta KERATINA

   Ordu 1 – 2 ordu

100 € – 250 €

MOLDEATUAK

   30 min. – Ordu 1

45 € – 60 €

AFRO PERMANENTEA

   1,5 ordu

200 €

RASTAK

   30 min. – 8 ordu

20 € – 300 €

ILE LUZAPENAK

   5 ordu

Kontsultatu

*Prezio eta denborak zerbitzuaren arabehera aldatu daitezke.

Kontaktuan jarri

    Kolorea

    Mozketa

    Orrazkerak eta Bildutako ilea

    Tratamenduak

    Alisatu eta Moldeatuak