Orrazkerak eta ile bildua

Ilea oso garrantzitsua da gure irudiaren barruan, eta orrazkera ona izateak segurtasuna ematen digu egunerokoan; are gehiago ekitaldi berezietara joan behar izaten dugunean.

Ilea, aske edo bildurik?

Orrazkera xume eta naturalak gustatzen zaizkigu, zure fakzioetan eta nortasunean inspiratuz, markatu nahi duzun estiloa sortzen dugu, dena harmonian joan dadin.

Orrazkera egokia aukeratzeko orduan hainbat faktore kontuan hartu behar dira. Alde batetik, jantzia kontuan hartu beharko dugu, normalean eskote batek edo besteak desberdin luzituko dute ilea bildurik ala bildu gabe. Buruko bat, pamela edo bandana jartzea aukeratuz gero, erabaki egin behar da zer orrazkerarekin nabarmenduko den hobeto. Beste alde batetik, orrazkerari emango diogun testura erabakiko dugu: lisoa, ondulatua edo kizkurra. Faktore horiek argi izanda, errazagoa izango da gustatzen zaizun eta zurekin bat datorren orrazkera aukeratzea.

Aukera oso zabala da: boho estiloko trentzak, behe-bildu erromantikoagoak, mototsak, ondak, ile erdi bilduak, eta abar. Eta osagarri gisa: lore natural, pasadore edo beste hainbat aukera. Nahi duzun look perfektua lor dezazun gure aholkularitza gustura eskainiko dizugu.

Andregai, senargai, amabitxi eta gonbidatuentzat eskaintza bereziak eta pertsonalizatuak ditugu, besteak beste: orrazkera probak eta makillajea, iraupen luzeko manikura eta pedikura, eta egun berezi horren aurreko nahi dituzun edertasun-tratamendu guztiak. Zure beharrei hobeto erantzun ahal izateko, kontsulta egitea gomendatzen dizugu.

Kontaktuan jarri

Error: Contact form not found.

Mozketa

Lisatzeak eta Moldeatuak

Kolorea

Tratamenduak

Luzapenak eta Rastak