ZURE ILETXURI NATURALA BERPIZTU EZAZU

Azken urteetan sekulako joera dago buruzuri joateko. Gizonezkoen kasuan, sozialki askoz onartuagoa egon da orain arte emazkumezkoengan baino, horregatik egungo joerak askatasun handia suposatu du emakume askorentzat, batez ere ilea tindatzea aukera bat baino behar bat bezala sentitzen zutenentzat.

Sarritan, gurera gerturatzen zarete ilea tindatzeari uzteko ideia dantzan dezuela, eta baita pausoa emateko beldurrez ere. Erabakia noski, zuena izan behar da beti baina, zuen ilearen esklabo sentitzen zaretenean, ilea tindatzeaz benetan nekatuta zaudetenean eta ile naturala uztea egunero planteatzen dezutenenan, guk, egitera animatzen zaituztegu, heldu da unea. Nahikoa betebehar dugu berez bizitzan, ezta?

Baina Adi! Buruzuriak bere zaintzak ere baditu. Ile tindatutik naturalera pasatzen garenean sarritan harritu egiten gara dugun ilezuri portzentaia uste genuena baina txikiagoa delako, eta espero genuen ilezuria agian grisagoa da zuria baina, edota metxoi zuriagoak daude ilunagoekin nahastuta. Hau da, ile zuria beti ez da uniformeki banatzen buruan zehar.

Gaurkoan koloreztatze zoragarri bat dakarkizuegu, ilezuri perfektua eramateko soluzioa. “True grey”-ek grisetik zurira doan tonu sorta zabala eskeintzen du ilezurien kolorea orekatu eta hobetzeko, sustraiarik nabarmendu gabe eta ilearen naturaltasuna errespetatuz.

Write a comment:

*

Your email address will not be published.