KORONABIRUSAK ILEARENGAN DUEN ERAGINA

Gaurkoan, COVID-19ak gure ilearengan duen eraginari buruz hitz egitera gatoz.

Ikerketa ezberdinek diotenez, Ile erorketa arazoak asko areagotu dira konfinamendu eta pandemiaren ondorioz. Pairatzen ari garen ezjakintasun egoera sozial eta ekonomikoak, beldurra eta ansietatea eragiten du pertsona askorengan. Gutxiago ateratzen garen heinean, gutxiago sozializatzen degu eta gure estres maila igo egiten da gure animoa jeisten dan bezain beste.

Honekin guztiarekin gure osasun fisiko eta mentala kaltetua ikusten da, eta besteak beste, ile galeran eragitea ez da harritzekoa.

Bestetik, Coronavirusa pasa duten pertsonen artean, izugarrizko ile galera ematen ari da albo-efektu bezala. Arazo hau birusa pairatu duten hainbat bezerorengan ikusi ahal izan dugu eta heuren bizipena lehen lerrotik aztertu.

Egoera honen aurrean lasai mantentetzea gomendatzen dizuegu, badakigun arren zaila dela, ilea tamaina handian galtzen ikusten dugunean asko larritzen bait gara. Urduriago jartzeak ez du lagunduko beraz, lasai.

Hemen, Esther ileapaindegian, prest gaituze laguntzeko, zure egoera aztertuko dugu eta egokien datorkizun tratamendua gomendatuko dizugu ilearen egoera osasuntsua berreskuratu dezazun. Berehala nabarituko duzu aldea.

Write a comment:

*

Your email address will not be published.