
ZER GERTATZEN ZAIO NERE ILEARI?
Egun batetik bestera ilea arraro somatzen dezu. ohikoa baina gehiago erortzen zaizu, distira galdu duela ohartzen zara eta bereziki lehorra nabaritzen dezu. Bat-baten ez zara gai normalki bezela orrazteko, ileak dentsitatea galdu du eta orain ez dakizu nola tratatu. Laguntza!
Gure ilearen kalitateak okerrera bortizki egiten duenea, arrazoi jakin batek eraginda izaten da, eta arrazoi hau identifikatzea izaten da lehen pausoa arazoa zuzendu ahal izateko. Baliteke ilean nabaritzeaz gain, gorputzearen ere aldaketak somatu izana, eta iadanik susmatzen hasia zarela menopausia etortzear dagoela.
Menopausiak estrogeno jetsiera handia eragiten du eta aldaketa hormonal guztiek eragin handia izaten dute ilean besteak beste. Honekin ez dugu esan nahi zuri ere hau gertatuko zaizunik, emakume bakoitzari desberdin eragiten dion prozesu batetaz ari gara, beraz, batzuk ondorio bortitzak nabari ditzakete, beste batzuk ohartu ere egiten ez diren bitartean.
Guzti honekin, behin gure arazoaren jartorria jakinda, egoera berrira egokitzea besterik ez dugu. Lehenik eta behin, pairatzen ari garen aldaketa onartu behar dugu, eta gure ilea “betikoa” izango ez dela onartu.
Gure gomendioa ileapaindegira joatea da. Bertan zure ile-apaintzaileak azterketa bat egingo dizu arazoari behar duen arreta egin dezaiozun. Zaintza egokia ematen diozunean, berehala nabarituko dituzu emaitzak eta ilearen kalitate osasuntsua berreskuratuko dezu.