
AZKEN JOEREN INGURUKO IKASTAROA
Madrildik iritsi berri gara Sassoonen eskutik ikastaroa jaso ostean, beti bezala zoragarria izan da eta inspirazioa tope dugula itzuli gara!
“Sassoon Now” izeneko azken bilduma, egun marka bera denaren islada da, taldea, berez Sassoon den indarra sortzen duten eta bertan eragina duten pertsonaiak dira.
Pertsona bakoitzari hobe dagokion luzera hautatzeko pasioa, ilearen testuraren araberako luzerarik egokiena, luzea eta motzaren arteko oreka perfektua. Mozketa eta kolorea argi eta itzalekin balantzan dabiltz, formaren edertasuna eta funtzioaren praktikotasunaren artean. Koloreak nortasunaren arabera aukeratzen dira eta forman konzientzia hartuta jartzen dira ilean.
Kolekzio berri honetan kolore primariodun sekzioak dira nagusi, eta tonu aldaketa finak. Mozketa teknikek banakortasuna islatzen dute, bezeroari guztiz egokituz.